Archive for the ‘Argazkiak’ Category

Asier del Castillo 3.-A

Jueves, Marzo 3rd, 2011

Pi zenbakia: zirkunferentziaren perimetroaren eta diametroaren arteko zatidura da. Edo, nahi izanez gero, zirkuluaren azaleraren eta erradioaren karratuaren arteko zatidura.

Oso aspaldi sumatu zuen gizakiak bazela oso zenbaki berezi bat hirutik gertu. Zenbaki berezia zen erlazio askotako konstantea zelako, eta, gainera, zenbaki irrazional bat zelako, hau da, ezin zelako bi zenbaki naturalen arteko zatikizun gisa adierazi. Zenbaki horri pi izena jarri zioten XVII. mendean, eta matematikan π hizki grekoaz adierazten da.

Aspalditik arkitekturan oso baliagarria da kalkuluak egiteko eta historian oso atzera joanda Biblian 3 zenkakia agertzen da. Mesopotamiako matematikariek konstante hari balio jakin bat eman zioten: 3 1/8.

Eskolako matematikako edo fisikako ariketetan erabiltzeko, pi 3,14 dela ikasten da, 3,1416, gehiago zehaztu nahi izatera. Eta, egia esan, halakoetarako oso hurbilketa ona da; baina pi zenbakiak ez dauka azkenik, hamartarren segida amaigabea da. Horra hor zenbaki horren xarmaren gakoa.

Konputagailuen lehia:

Denborak aurrera egin ahala, matematikari saiatuek geroz eta hamartar gehiago kalkulatu zituzten. Kalkulagailuek lana errazago egiteko aukera eman zuten, eta konputagailuek zer esanik ez. Lehenengo konputagailuentzat erronka tentagarria zen piren hamartarrak kalkulatzea. ENIAC konputagailu batek, adibidez, aurreko errekor guztiak hautsi zituen 1949an: 2037 hamartar kalkulatu zituen 70 orduan. Handik aurrerako konputagailu guztiak saiatu ziren errekorra hausten, eta horrela iritsi gara gaur egungo egoerara. Pi zenbakia bilioika hamartarreko zehaztasunarekin ezagutzen dugu, baina oraindik ezin zehatz-mehatz esan piren balioa zenbatekoa den. Hori, noski, ez dugu inoiz lortuko, azkenik ez duen zenbaki bat baita.

laura (B1C) eta eneritz (B2D) batxiller

Miércoles, Febrero 10th, 2010

Maialen López (4.A)

Martes, Febrero 9th, 2010

Pi

Martes, Febrero 9th, 2010

unai 2d

PILOL

Martes, Febrero 9th, 2010

pi-tagoras

Lunes, Febrero 8th, 2010

Asier Ayesta eta Endika Arteaga gara eta 4-C

nire piak

Lunes, Febrero 8th, 2010

itziar lakontza 2batxi A

Gure inguruan ere Pi

Martes, Enero 19th, 2010

Non ote dago hau ?